De la mano de la editorial IGELA, y
traducidas respectivamente por Aitor Blanco y Ainhoa Eder Zabala,
ya podéis leer en euskera dos clásicos de Arthur Conan-Doyle y Agatha
Christie: “Sherlock Holmesen Memoriak (Memorias de Sherlock Holmes)”
y “Orient-Exprresseko Hilketa (Asesinato en el Oriente Express)”.
"Misterioaren lagun, hemen dituzu Sherlock Holmes detektibearen eta Watson doktorearen 12 istorio izugarri.
Ingalaterrako zaldi-lasterketetako
krimen lazgarriak, ongi hezitako familien erritu ezohikoak, maitasun eta desira
arriskutsuegiak, buruhaustez beteriko hilketak, Moriarty irakasle iluna… Horiek
eta beste asko topatuko dituzu orriotan.
Sherlock Holmesek eta Watson doktoreak
arrazoimen hutsaren eta haien arteko laguntasunaren indarraz egingo diote aurre
kasu bakoitzari. Batzuetan zure laguntza beharko dute, irakurle, hilketa asko
ez baitira, ez, argitzen errazak..."
Orient-Expresseko bagoi batean, trena elur bisutsak Jugoslavian geldiarazita dagoela, amerikar baten gorpua agertzen da, hamabi sastadaz hila. Ezinezkoa da hiltzailea kanpotik etorri izana: hona hemen, beraz, leku itxiko hilketaren arazo tipikoa, polizia-eleberriaren sail amaigabean idatzi den ospetsuenetako bat. Hercule Poirot detektibe belgikarrak susmagarrien artean ditu, besteak beste, printzesa errusiar bat, emakume amerikar fantasiatsu bat, hildakoaren idazkaria, bikote hungariar prestu bat, Indiatik itzuli den koronel bat eta bagoiaren antolatzailea. Hilketa ulertezina, ez bada, behintzat, pixkanaka gero eta argiago gelditzen bidaiari horiek kanporantz adierazten duten baino lotura handiagoa dutela elkarrekin…